miércoles, 5 de diciembre de 2012

Haur Hezkuntzako umeekin batez ere abesteko: EUSKAL KANTAK



“BÉSAME MUCHO”



“Bésame mucho” liburuan, Carlos Gonzálezek, umeak aintzinan hezten zuten moduan hezi behar ditugula esaten du, hain zuzen ere, amodioarekin eta kontaktu fisikoarekin. Behin eta berriz azpimarratzen du, guk, gizakiok, ugaztunak garela, noski; eta horregatik, beste ugaztunak zelan hezten duten aztertu beharko genuke. Batez ere, gure “lehengusuak” diren primateak: txinpantzeak eta gorilak. Gatibutasun egoeran bizi direnak eta beren espeziengandik kontaktu ezer gutxi izan dutenak, ez dira egoki hezteko gai, eta zoritzarrez, batzuetan haien kumeen heriotza sorrarazten dute.
Eta gizakiok? Zein da umea hezteko modurik “normalena” edo egokiena? Carlosek dioen bezala, gaur egun gizakiok ez gara izaki askeak, instintuak alde batera utzi ditugulako eta giro ez naturalean bizi garelako. Beraz, esan genezake, guztiok gatibutasun egoeran bizi garela. Horregatik, umeak hezteko modua ere, erabateko aldaketa pairatu du, batez ere oinarrizko alderdietan eraginik.
Egia da, zaila eta konplexua dela esatea zein den modurik egokiena hezteko. Baina, argi dago, beste espeziengandik ezberdintzen gaituena arrazoia dela. Beraz, guk daukagun arrazoi hori erabili beharko dugu, gure arbasoek zelan bizi ziren asmatzeko eta umeak zergatik diren modukoak ulertu ahal izateko. Batez ere, gure bihotza erabili beharko dugu seme alabak zoriontsu izan daitezen pentsatuz.
Beste aldetik, hautespen naturala eta kulturala gugan ere eragina badauka. Hau da, genetika eta testuingurua. Batzuetan, gure ondorengoei geneak kopiatzeko prozesu konplexu horretan, akatsak sortzen dira, eta honi mutazioak deitzen zaie. Hauek, ausazkoak dira; berez, denok baikara “mutanteak”. Mutazioek aldaketak eragiten dituzte bizidunengan eta bizidunen populazioetan, gene-multzoen oreka apurtuz. Garrantzi handia dute, beraz, eboluzio biologikoaren prozesuan. Normalean, mutazioak gertatzen direnean, biziraupenerako baliagarria izango delako gertatzen dira. Hori dela eta, jokabideak ere aldatzen dira. Baina azken finean, borondatezko jokaerak aukeran daude jarraitu edo alde batera uzteko.
Hala ere, gizakion jokabideak, ez dira soilik geneen araberakoa izaten, baizik eta ikaskuntzarena ere, hau da, ikasitako jokabideak jarraibide izanik eta hezkuntzaren bidez ere, transmititu daitezke.
Bukatzeko esan, ugaztunak izanik, orokorrean, gure funtzioa dela, seme alabak zaindu, babestu eta elikatzea hazte prozesuan zehar. Buelta erdi eman beharko genioke animaliek duten berezko jokabideak haien kumeak hezteko, hori baita gure oinarria eta eboluzioaren biologia. Horregatik hausnartu beharko genuke zergatik gaur egun ematen den hezteko modua, eta Carlos Gonzálezek islatu nahi izan duena ere hori da, eta berarekin bat nator.


Hona hemen Haur Hezkuntzan erabili ahal izateko baliabide didaktikoa:
Berdintasunean hezitzen

El milagro de Anna Sullivan


Istorio hau 1880an inguru gertaturiko benetazko gertakari bat da. Gormuturrak hezitzen aditua den irakasle gazte bat, Anna Sullivan, arazo etsi bay berreskuratzeko ahalegina egiten saiatzen da: Hellen Keller txikia, itsu, gor eta mutua. Horretarako, neskatxaren adimenari aurre egin beharko dio, haren naturazko biolentziari eta gurasoen gehiegizko babesa.
Pelikulan ageriko gaiak, batzuk hauek dira: zorroztasuna, ulermena edota adibera eta diziplina.

martes, 4 de diciembre de 2012

Albistea

SUMMERHILL ESKOLA  Hezkuntza antiautoritarioa


    1921. urtean sortutako barnetegi-eskola dugu Summerhill, zenbaiten ustez, eskola honen eredua homeschooling-aren aurrekaria da.
     HIK HASI egitasmoaren webgunean aurkitutako artikulu hau interesgarria iruditu zaigu oso, ohiko pedagogia moldetatik aldentzen den korronte bat azaltzen duelako eta esperientzia hau ezagutzeak, hezkuntzaren gaineko hausnarketa egitera bultzatu gaituelako. Planteamendu zeharo ezberdina ikusten dugu, bai haurrek eskolan betetzen duten paperean eta bai irakasle edo zentroko langileek betetzen duten funtzioan.
     Pedagogia nahiz eskola berrien sorkuntzaren beharra argi dago, izan ere argi izan behar dugu, mundua aldatzen doan neurrian hezkuntza ere aldatu beharra dagoela. Betiko eskolaren eredua zaharkitua geratu delakoan gaude, gizartearen aldaketa azkarretara, etengabeko teknologien aurrerapenetara eta abar moldatzeko ezinbestekoa ikusten dugulako bi pedagogien eguneratzea eta bai hezkuntza jasoko duen sujetuaren parte-hartze zuzena ere. Azken finean, bere etorkizuna da jokoan dagoena eta jakintza batzuk bereganatzeaz ez ezik, pertsona aske eta kritikoak garatzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Hori dela eta, eskola mota hau aztertzea eta ezagutzea egokia iruditzen zaigu, beti ere bere alde positiboak eta neegatiboak azpimarratuz.
    Alexander Sutherland Neill, Sumerhill eskolaren sortzailea, pedagogia antiautoritarioaren korrontearen eredu garbia dugu.


     Lehenik eta behin, esan beharra dago, kontzeptu honek gure interesa piztu duela, eta nolabait ideia ideia honekin bat gatozela, haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna era askean garatzea eta motibazioa (egiten denarekin zoriontsu izateko ezinbestekoa) potentziatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, baina aldi berean beharrezkoa iksten dugu ikastera araziko duen irakaslearen figurak indarra izatea.
     Esan beharra dago, gaur egun eskola kontzeptutik aldentzen den eta praktikara guutxi eraman den arren, pedagogia modernoan oso aztertua izan den eredu honen gaineko gure kezka nagusiak, gizarteratzearekin eta batez ere, ikasgaiak era ezberdinean ematen direla eta, ondorengo ikasketa batzuetara jotzean, haur hauek izan ditzaketen zailtasunekin lotutakoak direla, nahiz eta itxura batean eman direnemaitzak onak izan.
     Bukatzeko, urratze bat izan bada ere, gai honek gure jakinmina piztu duenez eta sakontzeak merezi duenez, hona hemen gaiari buruz beste esteka batzuk:

- SUMMERHILL eskolaren webgune ofiziala


-SUMMERHILL ... y la libertad

Liburuak:
"Corazones, no solo cabezas en la escuela"
"Niños problema, problemas de los padres"
Bideo interesgarria: Inteligencias múltiples en el aula


Howard Gardnerren Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia eta psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzunkizuna dauka eskolak. Zentzu horretan, Adimen Anitzen teoria oso tresna baliagarria izan daiteke, hau da, eredu bat kalitateezko hezkuntza sistema sortzeko saiakeran. Beste modu batera esanda, Gadnerren lanak ondo egituratutako marko teoriko eta praktikoa eskaintzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan sakoneko aldaketak egiteko.




viernes, 30 de noviembre de 2012

Moverse en libertad

LOCZY INSTITUTUA Autonomiaz ari garenean, haurra izateko, egiteko, aukeratzeko eta bere kabuz erabakitzeko duen ahalmenari buruz ari gara. Autonomia eraikuntza bat da, prozesu bat; eta horrekin batera, beharrezkoa den prozesu kognitiboak eta afektiboak ere garatzea. Bestalde, haurraren eta helduaren arteko feedback-a garrantzia handia du. Ezinbestekoa da haurra maitatua, errespetatua eta seguru sentitzea; horrela bere buruarekin ere konfiantza izateko errestasuna ikasiko du haurrak. Loczyn ikus daitekeen moduan, atseginagatik autonomoa izatea da, hau da, autonomia alaitasunez bereganatzea, esperientziaren bidez eta ez inposatua.

jueves, 22 de noviembre de 2012

Hona hemen film dokumentala ikusteko eta gogoeta egiteko:
La educación prohibida

Ongi etorriak!!

Kaixo lagunok, blog honetara ongi etorria eman nahi dizuet!! Hemen, Hezkuntzaren inguruko gaiak eta informazioa eskainiko dizuet. Bertan, Haur Hezkuntzako baliabide ezberdinak topatu ahal izango dituzue ere: jolasak, abestiak, ipuinak ... eta berri batzuk ere. Zuentzako baliagarria izan dakizuen espero dut.