“Bésame mucho” liburuan, Carlos Gonzálezek, umeak aintzinan hezten zuten
moduan hezi behar ditugula esaten du, hain zuzen ere, amodioarekin eta kontaktu
fisikoarekin. Behin eta berriz azpimarratzen du, guk, gizakiok, ugaztunak
garela, noski; eta horregatik, beste ugaztunak zelan hezten duten aztertu
beharko genuke. Batez ere, gure “lehengusuak” diren primateak: txinpantzeak eta
gorilak. Gatibutasun egoeran bizi direnak eta beren espeziengandik kontaktu
ezer gutxi izan dutenak, ez dira egoki hezteko gai, eta zoritzarrez, batzuetan
haien kumeen heriotza sorrarazten dute.
Eta gizakiok? Zein da umea hezteko modurik “normalena” edo egokiena?
Carlosek dioen bezala, gaur egun gizakiok ez gara izaki askeak, instintuak alde
batera utzi ditugulako eta giro ez naturalean bizi garelako. Beraz, esan
genezake, guztiok gatibutasun egoeran bizi garela. Horregatik, umeak hezteko
modua ere, erabateko aldaketa pairatu du, batez ere oinarrizko alderdietan
eraginik.
Egia da, zaila eta konplexua dela esatea zein den modurik egokiena hezteko.
Baina, argi dago, beste espeziengandik ezberdintzen gaituena arrazoia dela.
Beraz, guk daukagun arrazoi hori erabili beharko dugu, gure arbasoek zelan bizi
ziren asmatzeko eta umeak zergatik diren modukoak ulertu ahal izateko. Batez
ere, gure bihotza erabili beharko dugu seme alabak zoriontsu izan daitezen
pentsatuz.
Beste aldetik, hautespen naturala eta kulturala gugan ere eragina badauka.
Hau da, genetika eta testuingurua. Batzuetan, gure ondorengoei geneak
kopiatzeko prozesu konplexu horretan, akatsak sortzen dira, eta honi mutazioak
deitzen zaie. Hauek, ausazkoak dira; berez, denok baikara “mutanteak”. Mutazioek aldaketak eragiten dituzte bizidunengan eta bizidunen populazioetan, gene-multzoen oreka apurtuz. Garrantzi handia dute, beraz, eboluzio biologikoaren prozesuan. Normalean,
mutazioak gertatzen direnean, biziraupenerako baliagarria izango delako
gertatzen dira. Hori dela eta, jokabideak ere aldatzen dira. Baina azken
finean, borondatezko jokaerak aukeran daude jarraitu edo alde batera uzteko.
Hala ere, gizakion jokabideak, ez dira soilik geneen araberakoa izaten,
baizik eta ikaskuntzarena ere, hau da, ikasitako jokabideak jarraibide izanik
eta hezkuntzaren bidez ere, transmititu daitezke.
Bukatzeko esan, ugaztunak izanik, orokorrean, gure funtzioa dela, seme
alabak zaindu, babestu eta elikatzea hazte prozesuan zehar. Buelta erdi eman
beharko genioke animaliek duten berezko jokabideak haien kumeak hezteko, hori
baita gure oinarria eta eboluzioaren biologia. Horregatik hausnartu beharko
genuke zergatik gaur egun ematen den hezteko modua, eta Carlos Gonzálezek
islatu nahi izan duena ere hori da, eta berarekin bat nator.
No hay comentarios:
Publicar un comentario